Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euzko Gudariak

edo Eusko Gudariak. Euzko Alderdi Jeltzaleko gudarien ereserkia 1936ko Gerra Zibilean. Abertzaleen ereserkia da gaur egun, ezker abertzalearena bereziki. E.A.J. alderdiko Bizkai Buru Batzarreko lehendakaria izan zen Jose Maria Garate algortarrak idatzi zuen letra 1932an eta Alejandro Lizaso txistulari gipuzkoarrak ondu zion egungo doinua, herri doinu batean oinarrituta. Letra hau du Euzko Gudariak ereserkiak: Euzko gudariak gera / Euzkadi askatzeko / Gerturik daukagu odola / Bere aldez emateko / Irrintzi bat entzun da / Mendi-tontorrean / Guazen gudari danak / Ikurriñen atzean.