Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Evans, Bill

Estatu Batuetako jazz musikaria eta pianojotzailea (Plainfield, 1929 - New York, 1980). Miles Davisen taldean lan egin ondoren (Kind of Blue, 1959), 1960 eta 1970. urteetako musikarien artean eragin handia izan zuen baxo-bateria-piano hirukote bat osatu zuen. Obra nagusiak: The village vanguard sessions, 1961; Since we met, 1974; Again, 1976.