Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dorticos, Oswaldo

Kubako politikaria (Cienfuegos, 1919 - Habana, 1983). Fidel Castroren iraultzaren gidaria izan zen bere sorterrian (1957-58). Lege Iraultzaileetako ministroa izan zen eta Errepublikako lehendakari izendatu zuten geroago (1959-1976). 1976. urtetik aurrera Kubako Estatuko Kontseiluko kidea eta Justizia ministroa izan zen.