Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dort, Bernard

Frantses antzerki kritikaria (Metz, 1929 - 1994). Antzerki eta operako kritikaria izan zen. Sorbonako Antzerki Ikerlanetarako Institutuan irakasle jardun zuen. Dramaturgia eskolak ere eman zituen. Estrasburgoko Antzoki Nazionaleko literatura aholkularia izan zen, eta hainbat antzerki lan itzuli zuen. Unibertsitatearen eta antzerki munduaren arteko zubi lana egin zuen, eta argitalpen ospetsu hauetan idatzi zuen: Temps modernes, Cahiers du Sud, Cahiers de la Comédie-Française eta Le Monde dimanche. Lecture de Brecht liburua idatzi zuen.