Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dortmund

Alemaniako hiria eta ibai portua (Renania - Westfalia). Ruhr ibaiaren ekialdeko arroan dago, Lippe eta Ruhr ibaiak lotzen dituen ubidearen ertzean. 569.800 biztanle (1986). 1968. urtean sorturiko unibertsitatea. Erdi Aroko elizak. Ruhr arroko industriagune nagusia da: ikatza, altzairugintza eta garagardoa.  v  Historia. Westfaliako inperio-hiri bakarra (1220). Hansako Ligari lotu zitzaion gero. Ekonomia aurreramendu handia izan zuen XIX. mendean Ruhr eskualdeko ikatz hobiei esker. Bigarren Mundu Gerran hiriko % 70 suntsiturik geratu zen.