Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dorronsoro, Miguel

Gipuzkoako politikari karlista (Ataun, 1812 - Ataun, 1880). Oñatin egin zituen Zuzenbide ikasketak. Hainbat aldiz izan zen Gipuzkoako diputatua (1854, 1856, 1862, 1864). Bigarren karlistadan Dorronsorok Alocución a los guipuzcoanos hitzaldi sonatua eman zuen Oiartzunen (1873). Dorronsororen Breve reseña de los hechos y razones principales que prueban la identidad del glorioso mártir San Martín de la Ascensión con Martín Loinaz y Amunabarro, hijo de Beasain liburuak bi argitalpen izan zituen (1862 eta 1896). Harena da, halaber, foruak sutsuki babesten zituen Lo que fueron los reyes de España y lo que ha sido y es el liberalismo para con los Fueros de Guipúzcoa izeneko idazlana.