Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dorsey, Thomas

Estatubatuar kantaria (Georgia, 1899 - Chicago, 1993). Gospel kantari gisa izan zen, gehienbat, ezaguna. Aita artzain baptista eta ama harmonio-jotzailea zituen. Pianoa jotzen ikasi ondoren, blues eta jazz taldeekin jo zuen. Erlijio musikan jardun zuen batez ere, eta gospel kanta ugari egin eta interpretatu zituen. 1928an lortu zuen lehen arrakasta, It’s Tight like that kantarekin. Egin zituen kanten artean daude: If You See my Saviour, Tell Him that You Saw Me (1926), Precious Lord, Take my Hand (1932).