Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dorronsoro Zeberio, Lukas

(«Dorronsoro’tar Lukax» deitua) Euskal idazle eta itzultzailea (Ataun, 1931). Hainbat aldizkaritako lankide izateaz gainera, itzulpen lanak ere eman ditu argitara: Udaberri gau artan (J. Poncela), Arresi latza (Calvo Sotelo), Zauri argitsua (J.M. Segarra), Zazpi deadar itsasoan (A. Casona). Kristal lizentziatua, Ijito nexka, Rinkonete eta Kortadillo, (M. Cervantes) etab. Margo Ederdun Enziklopedia-ko lankide izan da.