Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Delessert, Étienne

Suitzar ilustratzailea (Lausana, 1941). Marrazkilari bezala lan egin du hainbat argitalpenetan (Elle, Twen, Graphis). 1960ko hamarkadan hainbat ilustratzaileren lanak ezagutu ondoren, New York-era joan zen bizitzera. Harlin Quist editorearekin lan egin du, eta haurrentzako lan asko ilustratu du. Katu Jaunaren bildumaren zuzendaria izan zen (1982-1984); bertan Perrault, Grimm eta Andersen-en ipuinetako irudiak biltzen dira. Beste lan batzuk: Sans fin la fête (1967), Hildakoen dantza (1974), A Long, Long Song (1988), eta Samuel Beckett-en eta Jean Piaget-en erretratuak.