Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Deledda, Grazia

Italiako eleberrigilea (Nuoro, Sardinia, 1871 - Erroma, 1936). Erroman bizi izan zen 1900. urteaz geroztik. Bere lehen obretan Sardiniako bizimoldeaz eta ohitura zaharrez mintzo da (Sardiniako kontakizunak, 1893) baina ondoren sakontasun psikologiko handiagoko obrak eman zituen argitara. Eleberri nagusiak: Elias Portolu (1903), Cenere (Errautsak, 1904), Canne al vento (1913), Il segreto dell’uomo solitario (Gizon bakartiaren sekretua, 1921) eta Annalena Bilsini (1927). v Literaturako Nobel saria jaso zuen 1926. urtean.