Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Delay, Jean

Psikiatra eta idazle lapurtarra (Baiona, 1907 - Paris, 1987). Oso lan garrantzitsuak egin zituen elektroentzefalografiaz, oroimenaren gaitzez, klinika psikiatrikoetako metodo biologikoez eta medikuntza psikologiaz. Obra hauek idatzi zituen: Hiri grisa, Izenik gabeko gizonak eta, batez ere, André Gide biografia zoragarria. Frantziako Medikuntza Akademiako kidea izan zen, eta Arte eta Letra Akademiakoa ere bai. Delayk prestatu zuen Rudolf Hess gidari naziaren eromenari buruzko txostena.