Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Delbruck, Max

Estatubatuar biologoa (Berlin, 1906 - Pasadena, 1981). Alemanian jaio zen, baina 1945ean estatubatuar herritartasuna lortu zuen. Gottingengo Unibertsitatean ikasi zuen, eta hogeita hamar urte zituela, Estatu Batuetara alde egin zuen. 1969an Medikuntzako Nobel saria irabazi zuen Alfred Hershey eta Salvador Luria-rekin batera bakteriofagoei buruz egindako lanengatik. Bere lanetan bakteriofagoen funtzio genetikoaz arduratu zen gehienbat, eta gainerako zientzialariei DNAren egitura eta garrantzia aurkitzeko bideak ireki zizkien.