Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Delerue, Georges

Frantses musikagilea (Roubaix, 1925 - Los Angeles, 1992). Filmetarako egin zuen musikagatik da batez ere ezaguna. Film ospetsu askoren soinu banda ondu zuen, hala nola Hiroshima mon amour (1959, Alain Resnais), Jules et Jim (1960, François Truffaut), Gizon bat betikotasunerako (1966, Fred Zinneman). Oscar bat jaso zuen Erromantze txikia (1979) lanagatik.