Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Delcassé, Théophile

Politikari frantsesa (Pamiers, 1852 - Niza, 1923). Afrikan kolonia frantsesak hedatzearen aldeko agertu zen eta Lehen Mundu Gerra aurreko aliantza europarraren sistemaren bultzatzaile izan zen. Kolonietako ministroa izan zen 1894-1895 bitarteko urteetan, Kanpo Arazoetakoa 1898-1905 eta 1914-1915 bitartean, Itsasoko ministroa 1911tik 1913ra arte eta enbaxadore Errusian (1913-1914). Paul Camborekin batera Ingalaterrarekiko entente cordiale politika bultzatu zuen. Italia aliatuekin batera borroka zedin lortu zuen Lehen Mundu Gerran.