Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Delgado Amestoy, Claudio

Gipuzkoar zientzialaria (Donostia, 1843 - 1916). Habanan egin zituen medikuntza ikasketak. Habanako Casa Quinta de San Antonio erietxeko sendagilea eta zuzendaria izan zen 1875-1876 bitarteko urteetan. Sociedad de Socorros Mutuos elkartea sortu zuen 1978. urtean, Sociedad Antropológica delako Elkarteko liburuzain eta artxibozain egin zuten urtebete geroago eta Sociedad de Estudios Clínicos delako elkarteko idazkaria eta sortzailea izan zen. Finlay doktorearekin batera, sukar horiaren eramailea den eltxoa aurkitu zuen 1888. urtean. Delgado izan zen Kuban odol isuraldatzea egin zuen lehena.