Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Decrept, Etienne

Lapurdiko margolaria, dekoratzailea eta dramagilea (Baiona, 1868 - Bidarte, 1938). Eskualtzaleen-Biltzarreko lehendakaria izan zen 8 urtez. Antzerki lirikoan nabarmendu zen, batez ere: Maitena (1909), Amatchi (1913), Leyorrian (1915), Semetchia (1921), Lili, Eginbidia, Mandozaña, Alaba, eta Etcheko Angerua dira bere obra batzuk.