Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Davy, Humphrey

Kimikari eta fisikari ingelesa (Penzance, Kornualles, 1778 - Geneva, 1829). Elektrokimikaren bitartez 1807. urtean sodioa eta potasioa aurkitu zituen, eta estrontzioa, barioa eta kaltzioa urte bete geroago. Elektrolisiaren inguruan eginiko lanei esker azidoen tasunak hidrogenoa dagoelako gertatzen direla egiaztatzen direla frogatu zuen. Berari zor zaio, halaber, grisu leherketak galarazteko meatzariek erabili ohi duten segurtasun argia (Daviden lanpara).