Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Davout, Louis Nicolas

(d’Auerstaedt-eko dukea eta d’Eckmühl-eko printzea) Mariskal frantsesa (Annoux, Yonne, 1770 - Paris, 1823). Iraultzaileekin bat egin zuen 1788. urtean eta harrezkero, Iparraldeko armadan (1792), Belgikakoan (1793), Rhinekoan (1795-1797) eta Egiptokoan (1798-1799) nabarmendu zen batez ere. Varsoviako dukerriko gobernadore hautatu zuten 1807. urtean eta errusiarrei 1814. urtea arte aurre egin zien. Hanburgoko armadaren buru izendatu zuten urte berean. Alemaniako gudarostearen buru izan zen 1810. urtean. Ehun Egunetako gerra garaian Gerra ministroa izan zen. Napoleonek izan zuen ordekorik onenetako bat izan zen.