Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dawes, Charles Gates

Estatu Batuetako politikaria eta finantza-gizona (Marietta, 1865 - Chicago, 1951). Estatu Batuetako lehendakari orde izan zen 1925-1929 bitartean eta enbaxadore Britainia Handian 1929-1932 urteetan. Bere izena daraman txostenaren egilea izan zen. Txosten horren arabera Alemaniak gerran eraginiko gastuak ordaindu behar zituen, baina Alemaniako ekonomia gehiago ahuldu gabe. 1925. urtean Bakearen Nobel saria jaso zuen Austen Chamberlain politikariarekin batera.