Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Davis, Stuart

Estatu Batuetako margolaria eta marrazkigilea (Filadelfia, 1894 - New York, 1964). Ameriketako arte abstraktuaren aitzindaritzat hartua da. Koadroetan elementu figuratiboak ageri baditu ere, Estatu Batuetako pintore ez figuratiboen belaunaldi zaharraren eta berriaren arteko zubi izan zen. Bere obra gehienak New Yorkeko arte modernoko museoan daude ikusgai.