Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Castro, Josué de

Brasildar soziologoa eta ekonomialaria (Recife, 1908 - Paris, 1973). Elikadura arazoei aurre egiteko helburua duen munduko elkarteko (FAO) lehendakari izan zen (1952-1956). 1955. urtean diputatu aukeratu zuten eta erbestera jo behar izan zuen 1964. urtean, militarren estatu kolpearen ondoren. Liburu hauek eman zituen argitara: Gosearen geografia (1949), Gosearen geopolitika (1951) eta Gizonak eta karramarroak (1966).