Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Catalán Higueras, Alberto

Nafar politikaria (Corella, 1962). UPN alderdiko kidea da. Farmazian lizentziaduna Nafarroako Unibertsitatean. Ibilbide luzea egin du politikan: 1989tik 1994ra UPNko gazteen lehendakari izan zen. 1991etik aurrera Nafarroako Parlamentuko kidea da, eta 1996an Parlamentuko UPNko bozeramaile hautatu zuten. 1993an Zuzendaritza Batzordeko kidea hautatu zuten (beraz, 1991etik hartzen zuen parte, bere alderdiko gazteen ordezkari gisa), eta 1998an baita Batzorde Politikoko kide ere. 1999an Zuzendaritza Batzordekoak alderdiaren bozeramaile izendatu zuten, eta Udal Taldeen koordinatzaile. 2001ean, UPNren VI Kongresuan, UPNko Idazkari Nagusi hautatu zuten. 2003ko foru hauteskundeen ondoren, Nafarroako Gobernuko Tokiko Administrazioko kontseilari izendatu zuten, eta 2007ko maiatzean Harreman Instituzionaletarako kontseilaritza sortu berriaren ardura eman zioten. 2003az geroztik bera da Nafarroako Gobernuaren bozeramailea.