Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Catalá Roca, Francesc

Argazkilari katalana (Valls, 1922 - Bartzelona, 1998). Argazkilaritza industrial eta publizitarioa izan zituen ogibide, baina Kataluniako zenbait artista eta intelektuali buruz (Miró, Dalí…) eginiko erreportaje liburuengatik bihurtu zen ezagun. Grupo R. taldearen eta Revista astekariaren laguntzaile izan zen. Beste askoren artean Arte Plastikoen Sari Nazionala eman zioten, 1983an.