Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Castro, Guillén de

Espainiar antzerti idazlea (Valentzia, 1569 - Madril, 1631). Lope de Vegaren eskolakoa zen, eta Santiagoren ordenako zaldun izendatu zuten. Idazle emankorra, hainbat eratako gaiak erabili zituen bere obretan: historikoak, Las mocedades del Cid (Cid-en gaztaroa); ohiturazkoak eta zaldunenak, La fuerza de la costumbre (Ohituraren indarra); mitologikoak, Los amores de Didos y Eneas (Didos eta Eneasen amodioak) eta bestelakoak El conde Alarcos (Alarcos kondea), El conde Irlos (Irlos kondea), El nacimiento de Montesinos (Montesinosen jaiotza).