Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Català, Victor

(Catalina Albert i Paradisez). Katalan eleberrigilea (L´Escal, 1873 - L´Escal, 1966). 1902. urtean Drames rurals eman zuen argitara, eta hiru urte geroago Solitud (Bakardadea), bere eleberri handia. Hainbat ipuin bilduma idatzi zuen. Errealismoaren eta sinbolismoaren arteko estiloa erabiltzen zuen. Deskripzio psikologikoetan murgiltzen zen; izadia era berezian erabiltzen zuen, bestelako pertsonaia bihurtuz.