Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Castells Artetxe, Miguel

Gipuzkoar abokatu eta politikaria (Busturia, 1931). Burgosko Auzian (1970) eta F.R.A.P.-eko kideen aurkako epaiketan (1975) hartu zuen parte epaitutakoen abokatu gisa. 1979an senatari izendatu zuten Gipuzkoan Herri Batasunaren aldetik. Hainbat alditan auziperatu dute. GALen aurkako salaketa lanen koordinatzailea izan zen. Artikulu eta liburu ugari idatzi ditu politikaren inguruan.