Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Castillo, José Juan

Gipuzkoar sukaldaria (Bermeo, 1945). Hamasei urterekin, Parisko Ostalaritza Eskolara joan zen ikasketak egitera. Lau urte eman zituen bertan, eta handik bueltan, jatetxe ospetsuenetan egin zituen praktikak. Soldadutza egin ondoren, bere aitaren jatetxean, Olaberrian hasi zen lanean. 1996an, 1912an Donostian sortutako Casa Nicolasa jatetxeko ardura hartu zuen. Juan José Castillok etxe honen kalitate eta ospeari eutsi die.