Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Castiglione, Giuseppe

Italiar margolari eta misiolaria (Milan, 1688 - Pekin, 1766). Txinan egon zen misiolari, eta bertan arkitekto eta pintore moduan aritu izan zen hiru enperadorerekin (Kangxi, Yongzhen eta Kianlong). Lang Shining izengoitiaz izenpetzen zituen bere lanak. Txinako pinturaren teknika beretu zuen, Italiako pinturaren estiloa galdu gabe. Enperadorea eta haren inguruko erretratuak, ikuspegiak eta gertariak margotu zituen.