Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Castelli, Juan José

Argentinar abertzalea (Buenos Aires, 1764 - Buenos Aires, 1812). Charcasen Zuzenbide ikasketak egin zituen eta Buenos Airesa itzuli zenean (1791) politika eta ekonomia ideia berriak zabaldu zituen. Talde iraultzaileekin bat eginez, ingelesen laguntza eskatu zuen Argentinako independentzia lortzeko. Suipachako guduan (1810, Bolivia) ibili zen borrokan. Potosi hartu ondoren, Espainiaren aldeko buruzagi batzuk fusilatu zituen. Peruko independentziaren aldeko gudarosteak antolatu ondoren, Huaquiko gudua galdu zuen (1811, Peru). Buenos Airesko Juntak itzultzeko agindu zion eta Espainiako erregearen aurka jardun zuelakoan, auzipetu egin zuten. Epaia eman aurretik hil zen.