Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Castelló de la Plana

Espainia ekialdeko hiria, Castelló probintziako hiriburua. 126.464 biztanle (1981). El Grao, mugimendu handiko portua, hiritik kilometro gutxi batzuetara dago. Petrolio findegia, kimika industria, nekazaritza eta arrantza. Turismo hiri garrantzitsua da. Aipagarriak dira Santa Maria eliza gotikoa, Arte Ederretako museoa eta udaletxea (XVII-XVIII. mendeak). v Historia. Erromatarrek kolonizatu zuten, eta Castalia izena eman zioten. XI. mendean musulmanek hartu zuten hiria. Jaume I.a Aragoi eta Kataluniako erregeak konkistatu zuen 1233. urtean.