Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Castellet, Josep María

Katalan idazle eta kritikaria (Bartzelona, 1926). Laya aldizkariaren sortzailea izan zen. Katalanez eta espainieraz idatzi du. Obra nagusiak: Poesia catalana del segle XX (XX. mendeko katalan poesia, 1963), Ocho siglos de poesía catalana (Zortzi mendetako katalan poesia), Iniciació a la poesía de Salvador Espriú (Salvador Espriú-ren olerkigintzarako sarrera, 1971).