Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Castelló

Espainia ekialdeko probintzia (Valentziako Autonomia Erkidegoa). 6.679 km2 eta 431.755 biztanle (1981). Mugak: iparraldean Tarragona, mendebalean Teruel, hegoaldean Valentzia, eta ekialdean Mediterraneo itsasoa. Hiriburua: Castelló de la Plana. Hiri nagusiak: Vila-Reial des Infants, Vall d´Uixo, Burriana, Benicassim, Vinaros eta Benicarlo. v Hizkuntzak: katalana eta gaztelera. Industria (zapatagintza, zeramika eta kimika) baino askoz ere garatuago dago nekazaritza: limoiak, laranjak, intxaurrak, olibak, barazkiak eta mahastiak.