Cancer
Astr. Zodiakoko laugarren konstelazioa. Ekliptikaren iparraldera dago kokatua; Leo eta Gemini konstelazioen artean. Oso izar handiek osatzen ez duten arren, historian zehar zenbait garaitan garrantzi handia izan du egutegia definitzeko, konstelazio horren parean izaten baitu Eguzkiak urtean zehar bere deklinazio astronomiko handiena. v Cancer nebulosa. Taurus konstelaziokoa da, Eguzkiaren sistemaren ertzean. Segundoko mila kilometro ari da zabaltzen, adituek diotenez.