Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Canaletto, Antonio

Italiar pintorea, marrazkigilea eta grabatzailea (Venezia, 1697 - Venezia, 1768). Bere jaioterriko eta Londresko ikuspegi ugari pintatu zuen: San Giorgio Maggiore, San Markos plaza, Veneziako zubi handia, Saluteko eliza eta Veneziako ubide handiko sarrera. 31 akuaforte, autorretratu bat eta marrazki ugari egin zituen bere bizitzan. Artista asko izan zituen jarraitzaile.