Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Canalejas, José

Espainiar politikaria (Ferrol, 1854 - Madril, 1912). Alderdi liberaleko kidea, diputatua eta ministroa izan zen (1888-1890; 1894-1895; 1902). Espainiak bere koloniak galdu ondoren elizaren aurkako eta demokraziaren aldeko kanpaina sutsua egin zuen Espainiako Gorteetan. Ministroen Kontseiluko lehendakaria izan zen 1910-1912 urteetan. Gobernura iritsi zenean, kontsumo zerga ezabatu eta nahitaezko soldaduzka ezarri zuen, eta erlijio ordenen jarduna mugatu. Madrilgo Puerta del Sol-en hil zuen Manuel Pardiñas anarkistak.