Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Canberra

Australiako hiriburu federala, Australiako Hiriburu Lurraldearen ipar-ekialdean, Molonglo ibaiaren ertzean eta Australiako Alpeen oinetan dagoena. 287.300 biztanle (1991). Merkataritzagune, administraziogune eta politikagune garrantzitsua. Australiako  Nazio Unibertsitatea eta Australiako ikerketagune nagusiak. v Historia. 1913. urtean hasi ziren Canberra eraikitzen, Walter Burley Griffin arkitektoaren planuetan oinarrituta. 1927. urtean inauguratu eta estatuko hiriburu bihurtu zen (Melbourne zen ordura arte Australiako hiriburua).