Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cancelo Alonso, Antonio

Zamoran jaiotako euskal enpresaburua (Puebla de Sanabria, Zamora, 1936). 1967an, Eibarren sortutako Juan XXIII Kontsumo Kooperatibako kudeaketa hartu zuen bere gain. Handik bi urtera, Eroski Kooperatibaren sorkuntza prozesuan parte hartu zuen. Bertako Zuzendari Nagusi lanetan ibili zen 1990 bitartean, eta ondoren Eroski Taldeko presidente izendatu zuten. 1992an, Mondragón Corporación Cooperativa (MCC) delakoaren lehendakariorde aukeratu zuten eta 1995az geroztik, Kooperatiba bereko Kontseilu Orokorreko presidente da.