Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Candolle, Augustin

Suitzar zientzialaria (Geneva, 1778 - Geneva, 1841). Medikuntza tesia egin ondoren (1804), Lamarck frantses botanikoaren La flore française lanaren hirugarren argitalpenaren zuzendaria izan zen. Montpellierren eta Genevan izan zen irakasle eta geografia botanikoaren sortzaileetako bat izan zen. Obra garrantzitsuena: Prodromus systematis naturalis regni vegetabilis. 80.000 belar mota inguru bildu zituen bere bilduman.