Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Canaris, Wilhelm

Alemaniar almirantea (Aplerbeck, 1887 - Flossenbürgeko kontzentrazio esparrua, 1945). Abwehr zerbitzuko burua izan zen Alemaniako Estatu Gorenean, eta bere helburuak lortzeko erabili zituen informazio zerbitzuak. Hitlerren metodoen aurkakoa zen eta Himmlerrek atxilotu zuen 1944. urtean, Hitlerren aurkako konplotaren ondoren. Hitlerrek horretarako agindua eman eta 1945. urtean hil zuten Flossenbürgeko kontzentrazio esparruan. Francori lagundu zion Espainiako Gerra Zibilean.