Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Alexandro

Siriako bi erregeren izena.  v  I.a Balas (K.a. 150-145 errege). Demetrio I. Soter eraitsi eta hil ondoan koroatua. Demetrio II.a Nikatorrek egotzi zuen errege-aulkitik.  v  II.a Zabinas (K.a. 126-122 errege). Alexandro I. Balasen semearen nortasuna bere eginez, Demetrio Nikator eraitsi eta haren lekua hartu zuen, baina Antioko VIII.ak, Demetrio Nikatorren semeak, hil zuen.