Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Alexandro

Mazedoniako bost erregeren izena.  v  Alexandro I.a (K.a. 500 - 462). Amyntas I.aren semea, grekoekin batean borrokatu zuen persiarren aurka Plateasko guduan.  v  Alexandro II.a (K.a. 369-367 errege) Amyntas III.aren semea. Hil egin zuten.  v  Alexandro III.a (ik. Alexandro Handia).  v  Alexandro IV.a Aigos (K.a. 323 - 311) Alexandro Handiaren hilondoko semea. Sortu zeneko errege izendatu bazuten ere, hil egin zuten Kasandraren aginduz.  v  Alexandro V.a (K.a. 297-294 errege). Kasandraren hirugarren semea. Bere anaia zaharrena, Filipo IV. hil ondoan, Antipatros bigarren anaiarekin banatu zuen erreinutza. Aginpidearen jabe egin zen Demetrio I.ak hil zuen.