Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Alexis Ia Mikhailovitx

Errusiako enperadorea (Mosku, 1629 - Mosku, 1676), 1645etik 1676ra izan zen enperadore. Mikhail Fedorovitx lehen Romanov enperadorearen semea eta ondorengoa, eta Petri Handia, Ivan V.a eta Fedor III.aren aita. Aginpidera iritsi orduko piztu ziren herri altxamenduen ondorioz, ekonomia eta gizarte neurri berriak hartu zituen. Neurri haiek guztiek erreinaldiaren bukaeran Nikita Nikon metropoliko apezpikuaren erreformaren ondoriozko zisma erlijiosoa eta Stenka Razine kosakoaren (1668-1671) matxinada handia eragin zituzten. Kanpo politikan, aldiz, Smolensk eta Ekialdeko Ukraina, Kiev barne, lortu zituen Poloniaren eskutik (Andrusovoko Ituna, 1667) eta buru eman zion Siberiako konkistari.