Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Alexis Petrovitx

Petri Handiaren seme zaharrena eta Petri II.aren aita (Mosku, 1690 - Mosku, 1718). Aitaren politikaren aurka agertu zelarik, oinordekotza ukatu zioten. Errusiatik alde egin zuen eta itzuli zenean preso hartu eta hiltzera kondenatu zuten. Pozoiturik hil bide zen.