Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Alexis

Bizantzioko hainbat enperadoreren izena.  v  Alexis I.a Comnemus (Konstantinopla, 1048 - 1118). Normandiarren erasoari eutsi zion eta Konstantinopla mehatxatu zuten petxenega turkiarrak xehatu zituen. Nizea eta mendebaldeko Asia Txikia konkistatzeko lehen gurutzada bultzatu zuen.  v  Alexis II.a Comnemus (Konstantinopla, 1167-1183). Agnes Frantziakoarekin ezkondua, bere lehengusu Androniko I.ak hil zuen lepoa bihurrituta.  v  Alexis III.a Angelos (1210. urte aldera hila). Bere anaia Isaak II.a enperadoretzatik egotzi eta itsu utzi zuen (1195). Alexis IV.ak, Isaak II.aren semeak, gurutzatuen laguntzaz preso hartu eta monasterio batean itxi zuen.  v  Alexis IV.a Angelos Gaztea (1182-1204). Gurutzatuekin batera enperadore jargoia bereganatzetik (1203) urte betera Alexis V.a Dukasek hil zuen lepoa bihurrituta.  v  Alexis V.a Dukas (Murzuflo, izengoitiz. Konstantinoplan hil zen, 1204). Alexis IV.a hil ondoan, latinoek hil zuten bera.  v  I Alexis Comnemus Handia. Trebizondako enperadorea (1204-1222). Gurutzatuek Konstantinopla hartu ostean, Trebizondako inperio grekoa sortu zuen (Turkia-Armenia).