Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Alexandro VIa (Rodrigo Borgia)

212. Aita Santua 1492-1503 bitartean (Xativa, Valentzia, 1431 - Erroma, 1503). Bere osaba Kalixto III. Aita Santuak kardinale egin zuen 25 urte zituela. Bartzelona eta Valentziako apezpiku izan zen. Aita Santu zelarik deskubritu zuten Amerika, eta Espainia eta Portugalgo erregeek lurralde berrien mugen auzia erabaki zuten; hala iritzizko meridiano bat ezarriz hartu zuen erabakia. Oso kritikatua izan da, batez ere bere seme-alaba Cesar eta Lucrecia Borgiari emandako laguntzagatik. Hala ere, politikari bikaina izan zen, eta Errenazimentuko printzeen eredua. Pozoiturik hil bide zen.