Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Alexis, Jacques Stephan

Haitiko idazle eta iraultzailea (Gonaives, 1922 inguruan - Haiti, 1961). Stephan Alexis eleberrigile (Le noir masqué, 1933) eta diplomatikoaren semea. Medikuntza ikasketak egin zituen; gaztetan komunismoari lotu zitzaion, bizitza osorako. Hiru nobela idatzi zituen: Compère le général Soleil (1955), Les arbres musiciens (1957), L’espace d’un clin (1959). Hauez gainera, ipuin bilduma bat utzi zuen. Duvalierren diktaduraren aurkako gerrilla antolatu nahian, Haitin lehorreratu zen beste gerrillero batzuekin; baina Duvalierren goardiek atxilotu egin zuten eta, itsuski torturatu ondoren, 1961ean hil zuten. Alexis da Antilletako beltzen literaturan eta literatura konprometituan idazlerik garrantzizkoenetakoa.