Kultur Politikei buruzko Nazioarteko I Biltzarran - Egitaraua
Balmasedaren Aurkezpena
- Udalerriaren Ezaugarriak Labur
- Historia Aldetiko Oharrak
Bizkaian sortu zen lehen hiribildua da Balmaseda. 1199an eman zion forua Lope Sanchez de Mena jaunak, aukera ikusi zuen eta, Espainiako meseta Bizkaiko Golkoarekin lotzen zuen errege-bideari etekina ateratzeko, bidea Balmasedatik igarotzen zenez gero. Ordutik aurrera haziz joan zen Balmasedak merkataritzan zuen garrantzia; dena den, eten egin zen hazkunde hori, XVII. mendean Urduñako bidea irekitzearen ondorioz. Geroago, trenbidea eraikitzeak berriro hazkundea ekarri zion industria arloan, baina horrek ere behera egin du azken urteotan, eta zerbitzu-sektoreak, berriz, gora. - Arlo Sozioekonomikoa
Balmasedak 7.153 bizilagun ditu azken datuen arabera (2003). Biztanle kopuruaren beheranzko joera gelditu egin da azken bost urteotan, eta eraikitzeko diren etxebizitza berriek gorakada iraunkorra ekarri dezakete. - Arlo Soziokulturala
Gaur egun 62 elkarte daude erroldaturik arlo guztiak kontuan hartuta: kirola, kultura, aisialdia...
- Historia Aldetiko Oharrak
- Urteko Kultura Jarduerak
- Udaletxeak Antolaturikoak
2004 urtean 10 antzerki-lan eskaini ziren, 33 film komertzial eta 11 didaktiko, 15 erakusketa, eta urte osoan 50 egunetan elkarteen batzarrak udalaren aretoetan. Horretarako guztirako beharrezkoa da baliabide egokiak eskura izatea. - Elkarteek Antolaturikoak
Ikastaro, hitzaldi eta batzarrak antolatzen dituzte urtean zehar, eta beraz, gune egokiak behar dituzte. - Udalaz Kanpo Hedatzen Diren Ekitaldi Handiak
Erdi Aroko Azoka, Aste Santua eta San Severino ospakizunak.
- Udaletxeak Antolaturikoak
- Azpiegitura Berriak: Egitasmo Estrategikoa
Guztiak San Juan plazaren inguruan kokatuta daude eta goian aipaturiko beharrizanak asetzea dute helburu.- Balmasedako Historiaren Museoa
Eliza hori berreskuratu eta museo izaera eman zaio, gure historiaren testigantza eskaintzeko. Udalak kudeatua. - Klaret Antzokia
Urte osoko zinema-, antzerki- eta kontzertu-emanaldietarako aretoa. Alokairuko aretoa utzi eta jabetzan hartu da beste hau, 240 ikuslerentzako lekua duena, 800.000 eurotik gorako inbertsioa eginda. Udalak kudeatua. - Kultura Etxea Eta Liburutegia
Eskola publiko zaharrak berreskuratzeari esker, herriko elkarteek aretoak izango dituzte eskura, bilerak egiteko eta darabiltzaten agiri eta materialak gordetzeko. Erakusketak antolatzeko ataria ere izango da bertan, bai eta erabilera orotako areto bat, hitzaldiak, emanaldiak eta beste eskaintzeko. Aretook 2006ko urtarrilean irekitzea dago aurreikusita, eta kudeaketa udalak egingo du, elkarteekin koordinaturik. - San Juan Plaza
Beste hiru eremuak batzen dituen plaza hori eraberritu egin da, gune ireki eta funtzionala izan dadin.
- Balmasedako Historiaren Museoa
- Nola Integratu Diren Elementuok Hiri Eraberrituan
Elementu horiek guztiak hirigune historikoaren barnean kokatzeko, ezinbestekoa izan da inguru berean egin diren beste lanekin koordinazio zehatza lortzea: kanalizazioak berritzea eta gero kaleei harrizko zoladura berria ezartzea izan dira beste lanik nagusiak. Horrez gain, kaleok autoen joan-etorritik babesteko eta hirigunean salerosketa indartzeko, inguru osoa oinezkoentzako gune bihurtzeko prozesua jarri da abian.