Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Estazio honetako monumentu megalitiko guztiak, baita Gipuzkoako beste estazio megalitikoetakoak ere, Kultura Ondasun gisa deklaratu ditu Eusko Jaurlaritzak eta horrek aukera ematen du monumentu horiek lehen baino askoz modu eraginkorragoan babesteko. Era berean, kontu handiz garbitu eta modu egokian seinaleztatu dira megalitoak, pista berriak urratzeko, zuhaitzak ebakitzeko edo baso-landaketak egiteko lanetan suntsiketarik gerta ez dadin.

Babes eta zaintza horien premia argi geratzen da mendilerro hauetako megalito batzuen paraderoa ikusita; izan ere, zenbait monumentuk kalte eta txikizio handiak jasan dituzte XX. mendearen azken laurdenean. Hala, Urbiako Pagobakoitza trikuharriak, esaterako, bederatzi lauza zituen ganbaran eta gaur egun bi baino ez ditu gordetzen.

Pagobakoitza trikuharriak

Pagobakoitza trikuharriak. Megalitoa nabarmen hondatu dute XX. mendean.