Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aizkorriko estazioan batez ere trikuharriak daude, baina, orobat, nabarmentzekoa da Zorrotzarriko menhirra ere. Gipuzkoa hego-mendebaldeko beste mendilerroetan bezala (Aratz-Altsasu, Elgea-Artia, Kurutzeberri eta Orkatzategi) hemen ere ez da harrespilik aurkitu. Salbuespen bakanen bat izan ezik, ohikoa da hori Gipuzkoa ekialdeko inguruetatik kanpo.

Aizkorri mendilerroko megalitoak Oñatiko udalerriaren eta Gipuzkoako eta Arabako Partzoneria Orokorraren (Urbia) eta Altzaniako Partzoneriaren lurretan daude.

Urbiako zelaiak

Urbiako zelaiak