Pagobakoitzako trikuharria
Urbiako Partzonerian kokaturik dago.
Trikuharri luzea eta itxia da. 1918an induskatu zutenen arabera, 15 metroko diametroko eta 1.5 metroko altuerako tumulu bat zeukan. Ganbara, berriz, 9 lauzak osatzen zuten, barruti errektangeluar bat osatuz. Barrutiaren ardatz nagusia NNW-SSE aldera orientatzen zen.
Gaur egun krater bat dago tumuluaren erdian eta bertan ganbararen 2 lauza gordetzen dira, eskuadra bat eratzen dutela.
Halako egitura askok XX. mendean jasandako hondamen penagarriaren adibide zoritxarrekoa da trikuharri hori.
Larrearen erdian dago tumulua eta leku askotatik aise nabarmentzen da.
